Berriak
-
Asteazkenean itxiko dute Arrobitxuloko errepidea harrobia egonkortzeko azken lanei hasiera emateko
Asteartea, 09 Iraila 2014Arrobitxuloko harrobiaren egonkortzea azken fasea hastear dago, eta asteazkenean hasiko dira tximiniaren atzealdean geratzen den mendi zatia kentzen. Orain arte aurrelanak burutu dira inguruan eta Arrobitxuloko bizilagunek inguruan ikusi ahal izan dituzte mendia kentzekoan harriak erortzeko arriskua ekiditeko jarriko diren hormigoizko pantailak. Tximiniaren atzeko mendi zatia da kenduko dena. ...
-
Udalak bilera batetara deitu ditu Arrobitxuloko bizilagunak astelehenerako (Irailak 8)
Ostirala, 05 Iraila 2014Datorren asteazkenean Arrobitxuloko harrobiko lanak hasiko direla eta, Udalak Arrobitxuloko bizilagunak bilera batetara deitu ditu lanaren nondik norakoak eta auzoan lan hauek iraun bitartean sortu daitezkeen eragozpenak azaltzeko asmoz. Bilera astelehenean (irailak 8) izango da, 19:00etan, Udalak Arrobitxulon duen lokalean.