Gomendatu Inprimatu

Obra txikiak egiteko eta etxe hutsak alokatzeko ordenantza berriak publikatu dira

[Osteguna, 22 Urtarrila 2015 14:22]

Obra txikietarako lizentziak eskatzeko eta hutsak dauden etxebizitzak alokairura bideratzeko ordenantza berriak prest daude eta asteazkenean argitaratu ziren Plenoak behin behineko onarpena eman eta gero. Orain 30 laneguneko epea ireki da ordenantza hauei alegazioak jartzeko Astigarragako udaleko Plenoak behin betiko onarpena eman aurretik. Alegazioak jartzeko epea otsailaren 25ean amaituko da. ordenantzak hemen daude ikusgai:

Astigarragako udalerrian egin nahi diren obra txikiei buruzko Udal ordenantza: http://www.astigarraga.net/eu/ficheros/33_5649eu.pdf

Alokairu sozialeko erregimenean etxebizitza libreen errentamendua bultzatzeko diru-laguntzen udal ordenantza: http://www.astigarraga.net/eu/ficheros/33_5502eu.pdf

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Obra txikiak egiteko eta etxe hutsak alokatzeko ordenantza berriak publikatu dira