Gomendatu Inprimatu

Hondakinen %84,93 jaso ditu gaika Astigarragak 2014an

[Osteguna, 22 Urtarrila 2015 21:19]

Gaur ospatu den hirigintza batzordean aurkeztu diren datuek diotenez, Astigarragak 2014an bere hondakinen %84,93 jaso ditu gaika. Atez ateko bilketa zerbitzua martxan jarri zenetik Astigarragak bilketa selektiboaren datuetan lortutako iraulia ukaezina da: 2012an hondakinen %30a ere ez ziren jasotzen gaika eta, esan bezala, 2014an ia %85 gaika jasotzera iritsi gara.

Udalak datuen balorazioa argitaratuko du hemendik gutxira, bitartean, hemen sakatuta gaur hirigintza batzordean aurkeztutako datuak ikus daitezke.

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Hondakinen %84,93 jaso ditu gaika Astigarragak 2014an