Inprimatu

Indarkeria sexistaren aurkako bufanda erraldoia Asturiasera joango da martxoan

[Ostirala, 20 Otsaila 2015 11:00]

Astigarragan burututako `Indarkeria sexistaren aurkako Matazak´ ekimenak jarraipena izango du datozen hilabeteetan, eta beste ekimen globalago batzuetan txertatuko da. Martxoan 1.157 metroko bufanda erraldoia Asturiasera joango da, emakumearen egunaren inguruan antolatutako ekimenetan parte hartzera. Asturiaseko Laviana eskualdeko 5 udalerrietan erakutsiko dituzte bufanda erraldoiaren zatiak martxoaren 7 eta 8an.

Astigarragako Udaleko berdintasun saila bidaia antolatzen ari da Asturiaseko erakunde eta elkarteetako kideekin horrelako ekimen baten antolaketak sortutako esperientziak elkartrukatzeko aukera izateko asmoarekin. Udalak autobusa ordainduko du, eta bestelako gastuak bidaira doazenek ordaindu beharko dituzte (gutxi gora behera 20 euro hotela eta 15 euro bazkaria). Informazio gehiagorako 630 678 474 telefonora deitu (Isarengatik galdetu). izen ematea otsailaren 26an itxiko da.

Bufandak bidaiatzen jarraituko du etorkizunean eta hemendik gutxira Kordobara bidaiatzea ere aurreikusita dago.

Argazkian, bufanda zati bat enpaketatuta Asturiasera bidaiatzeko prest.

Bufanda asturiasera

FaLang translation system by Faboba