Uholdeen inguruko bilera herritarrekin
[Ostirala, 06 Martxoa 2015 11:01]
Pasa den asteko uholdeeen inguruan informazioa partekatzeko asmoz Astigarragako Udalak bilera antolatu du herritarrekin. Herritar guztiak bertaratu badaitezke ere, bilera bereziki uholdeen eragina gehien pairatu duten auzotarrei zuzendua dago, Ergobiako ingurukoei eta Pelotari-Portutxo-Errekatxo ingurukoei. Udal ordezkari eta teknikariak egongo dira bileran.
NOIZ: Martxoak 11, asteazkena
NON: Udalak Arrobitxulon duen lokalean
ORDUA: 19:15etan