Gomendatu Inprimatu

Urumea Berriko promotora 2017an hasiko da Kultur Etxe berria eraikitzen, Udalarekin adostu eta gero

[Ostirala, 10 Apirila 2015 10:14]

  • Urumea Berriko proiektuaren karga urbanistikoen parte da Astigarragako Kultur Etxe berria eta promotorak hartu behar du bere gain obra.
  • Urumea Berriko hitzarmena itxi zenean ez zen data zehatzik jarri eraikuntza hau egiteko eta egungo Gobernu Taldeak lortu du promotorarekin adostea obrak 2017ko 2garren seihilabetekoan hastea.

Azken Tokiko Gobernuak erabaki garrantzitsuak hartu zituen Astigarragako hainbat zerbitzuren etorkizunerako. Batzuk epe motzerako erabakiak ziren, haur eskolarentzako lokal bat alokatzea bezalakoa. Beste erabaki garrantzitsu batzuk, aldiz, epe luzeagorakoak ziren, Urumea Berriko HIParen (Hirigintza Iharduketa Programa) aldaketa onartzea, esaterako. Erabaki honen bitartez, Urumea Berrin promotorak egin beharreko hainbat azpiegitura eraikitzeko epeak zehaztu dira, tartean Kultur Etxe berria eraikitzeko epeak.

Urumea Berriko proiektuan karga urbanistikoak egiteko egutegirik ez orain arte

Urumea Berriko proiektu urbanistikoaren barruan, promotorak hainbat karga urbanistiko hartu behar zituen bere gain proiektua garatu nahi bazuen. Karga horien barnean daude inguruaren hiritartzea, Donostia Ibilbidearen berritzea (oraintxe lehenengo zatia martxan dagoena), Kultur Etxe berria eraikitzea eta ibai bazterreko parkea egitea, besteak beste. Hitzarmena egiterakoan, ordea, Udalak eta Promotorak ez zuten hauek aurrera eramateko egutegirik adostu eta eraikinak altxa ahala lan horietako batzuk burutzen joan da promotora, Udalarekin kontsentsuatuta.

Eraikin berri bat eraikitzen hasteko asmoa azaldu du promotorak urte honetarako, eta gai horrekin lotuta Alkatea eta enpresa karga urbanistikoak aurrera eramateko egutegi hori ixteko negoziatzera eseri dira; eta emaitza positiboekin gainera. Akordio horren ondorioz Kultur Etxea, honen ondoko plaza eta ibai bazterreko parkea 2020a baina lehenago eraiki beharko ditu promotorak. Hauek dira epe zehatzak:

- Kultur Etxea: 2017ko 2. seihilekorako eraikitzen hasi eta 2019ko 2. seihilekorako amaitu. Urumea Berrin eraikiko da, Ibai Ondo etxearen ondoan

- Plaza: 2018ko 2. seihilekorako eraikitzen hasi eta 2019ko 2. seihilekorako amaitu.

- Ibai bazterreko parkea: 2017ko 2. seihilekorako egiten hasi eta 2019ko 1. seihilekorako amaitu

Promotorak eraikiko duen eraikin berrian, gainera, Udalak 400m²-ko lokala eta alokairu sozialeko erregimenean banatzeko babes ofizialeko 6 etxebizitza jasoko ditu. Tokiko Gobernu batzordeak berretsitako akordio honen bitartez, beraz, Urumea berriko ingurune guztia 2020rako bukatua egongo dela berretsi da.

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Urumea Berriko promotora 2017an hasiko da Kultur Etxe berria eraikitzen, Udalarekin adostu eta gero