Gomendatu Inprimatu

Astigarragako Plenoak Kontxa Etxeberria alaba kuttun izendatu du

[Asteartea, 19 Maiatza 2015 17:41]

Doña kontxa Plenoa

Ez ohikoaz gain, Pleno berezia izan da gaurkoa Astigarragako Udalean, egunero ez baita herriko alaba bat alaba kuttun izendatzen. Gaurko Plenoak, Kontxa Etxeberria (1855-1940) izendatu du alaba kuttun, Astigarragaren alde egindako lanarengatik. Astigarragako lehenengo alaba izango da Etxeberria, izan ere, orain arte izendatutako guztiak gizonezkoak zirenez seme kuttun izan baitira.

Beheko irudian sakatuta Kontxa Etxeberria alaba kuttun izendapena egiteko txosten teknikoa ikus daiteke, Etxeberria anderearen bizitza laburbiltzen duena.

KOntxa etxeberria txosten teknikoa-1

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Astigarragako Plenoak Kontxa Etxeberria alaba kuttun izendatu du